2020ko abenduaren 22an, Barañaingo Luis Morondo Udal Eskolako Gazte bandak aurtengo Gabonetako kontzertua eskaini zuen bi saiotan. Taldea bi taldetan banatuta entseatzen aritu da hilabete hauetan zehar, urteko azken astera arte, Barañain Auditorioko kontzertuak elkarrekin prestatu zituzten arte. Gaur egun bizitzen ari den egoeraren ondorioz, emanaldiak oso hunkigarriak izan ziren, bai musikarientzat eta baita entzuleentzat ere.