Informazioa

Jarri gurekin harremanetan. Zure galderei, iruzkin, iradokizunak ahalik eta lasterren erantzungo diegu.

(*) Nahitaez bete beharreko eremuak

"Luis Morondo" Barañaingo Musika Eskola

Barañaingo "Luis Morondo" Musika Eskolak irakaskuntza praktikoan sakontzen saiatzen den taldeko lan metologiaz eta teknologia berrien ezarpenaz baliatzen da.

Musika Eskola estatu mailan eta Europan erreferente bat da musika irakaskuntzari dagokionean. Zentroko azpiegiturak puntakoak dira, bai eraikina bai irakasteko erabilitako teknologian. Infomatika gela daukagu eta pantaila digitalak Musika Hizkuntzako ikasgeletan ere.

Barañaingo Musika Eskola darabilen metodologiagatik, beste zentroek imitatzen hasi direnagatik, alegia, errekonozimendua dauka"

Eskolak  ikasleek zentroko instrumentua talde ezberdinetan parte hartzeari garrantzi handia ematen dio (orkestrak, bandak, big band, pop taldeak, konbo taldeak, eskolania...) Honakoak dira irakasten diren instrumentuak; akordeoia, baxu elektrikoa, bonbardinoa, klarinetea, zeharkako txirula, gitarra, gitarra elektrikoa, oboea, bateria eta perkusioa, pianoa, saxofoia, irristailudun tronoia, tronpa, trompeta, tuba, txistu, biola, biolina eta biolontxeloa.

Musika Eskolako ikasleek modu aktiboan parte hartzen dute Barañaingo kultur bizitan, udal jaietan, Olentzeroan, Errege Magoetan eta abarretan, eta musika eskolak berak zuzenean bultzatzutako proposamenez ere baliatzen dira.