Ikastetxe honetan egiten diren ikasketak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak baimendu eta diruz laguntzen ditu, eta, oro har, musikarako lanbide ikuspegirik ez duten ikasleei ahalik eta prestakuntza praktikorik onena emateko zuzentzen dira, Kontserbatorioan egiten diren musika ikasketekin homologaziorik izan gabe.
Ikasketa orokorrak 3 ziklotan daude banatuta:
I zikloa: 4 eta 5 urteko haurrek Musika Hastapeneko ordu bateko saio bat izango dute astean. 6 urteko haurrek astean 2 eskola-ordu izango dituzte: Musika Hastapeneko ordu 1 eta Koral hastapeneko ordu 1.
II zikloa: 7 urtetik aurrera, instrumentuarekin hasten dira eta 5 maila ditu.
III zikloa: 6 maila edo ikasturte ditu.
Azkeneko bi ziklo hauetan ordaindu beharrekoa eskubidea ematen du:
IKASTETXE HONETAN IRAKASTEN DIREN INSTRUMENTUAK, plazak geratzen badira aukeratu daitezkeenak, segidako hauek dira:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Beren gaitasun eta dedikazioagatik nabarmentzen diren ikasleek Erdi Mailako Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza jaso ahal izango dute. Kontserbatorira sartzeko pausua, orokorrean II. Zikloa bukatzean egin beharko da.
Instrumentuaren espezialitateaz gain prestakuntza honen osagarri den beste ikasgairen batetan matrikulatuta egon behar dute ikasle guztiek, Nafarroako Gobernuak horri buruz argitaratu zuen Foru Aginduari jarraituz.
Instrumenturen irakaslea ikaslearen tutorea izango da. Urtean behin, gutxienez, Ikaslearen aurrerapenei buruzko elkarrizketa bat izatea komeni da.
Instrumentu irakasleak, ikasturtea amaitzen dutenean, jakinarazi behar die ikasleei hurrengo ikasturtean izango duten ordutegia
Musika Hizkuntzako irakasgai osagarriaren kasuan, gaztelaniaz zein euskaraz egin daiteke.
Zentroak haur hasiberreintzako mailegu tresnak ditu espezialitate hauetan: tronpa, tronboi, tuba, bonbardino, oboe eta biolontxelo.
Ezinbesteko arrazoiengatik izan ezik, ez da itzuliko matrikularen zenbatekoa, eta zorra mantenduko da ordaindu arte.