Matrikula 3 kuotatan ordainduko da (kontuan zordunduko da: %40 2024ko ekaina amaieran, %40 2024ko iraila amaieran eta %20 2024ko azaro amaieran.
Matrikularen formalizazioa edo berritzeak prezio publikoa osorik ordaintzeko konpromisoa dakar. Ezinbesteko arrazoiengatik izan ezik, ez da itzuliko matrikularen zenbatekoa, eta zorra mantenduko da ordaindu arte. Itzulketa partzial edo osoak egotekotan, ikasleek ezingo dute Musika Eskolan jarraitu.
Familia nukleoko 3. matrikulatik aurrera (familiako edozein kide), zenbateko txikieneko matrikulari %50 deskontua aplikatuko zaio. Deskontua aplikatzeko, eskari orokorra aurkeztu beharko da Administrazio departamentuan prezio murrizketa eskatuz eta ikasle bakoitzaren izena adieraziz. Tarifa edo deskontu onuragarrienak aplikatuko dira, baina ez dira metagarriak izango.
Familia-unitatea (ikaslea eta gurasoetako bat) 2024ko urtarrilaren 1etik erroldatuta egotearen derrigortasuna ezinbesteko baldintza da Barañainen erroldatua izaera kontuan hartzeko, ez bakarrik ikasle berrientzako baizik eta 2024-25 ikasturterako matrikula berritu behar duten ikasle guztientzako ere.
Honako musika tresna hauek alokatzeko aukera dago: biolontxeloa, bonbardinoa, oboea, tronboia, tronpa eta tuba. Horretarako dagokion prezioa ordaindu beharko da.