Barañaingo Musika Eskolak, Covid-19k eragindako egoera dela eta, nahitaez bete beharreko neurri hauek hartu ditu, ingurune segurua mantentzeko, beraz, egin ditugun arauekiko zuen konpromisoa eta lankidetza eskatzen dizuegu.
- Eskolaren barruan, musukoaren erabilera nahitaezkoa izango da eremura sartzen denetik, kantuan, aire-tresnaren erabileran edo uztailaren 17ko 35/2020 Foru Aginduan adierazitako kasuetan soilik baimenduko da maskararen ez erabilera, beti ere ikasle eta irakasleen arteko 1,5 m-ko segurtasun distantzia mantentzen dela ziurtatuz. Musukorik ez duen ikaslea ezin izango da ikastetxera sartu.
- Eskolako garbiketa indartu da, eta hura kudeatzen duen enpresak, garbiketa eta desinfekzio-prozedura prestatu du. Ikasleek eta irakasleek mahaiak, aulkiak, atrilak edo bestelakoak garbituko dituzte elkarlanean, ikastetxeak emandako biruzida eta paperarekin. Pianoak eta perkusio ekipoak erabili ondoren desinfektatuko dira.
- Familientzako itxarongune gisa kanpoaldea ezarriko da, eta ezin izango da instalazioetara sartu. Beti ere, segurtasun-neurriak betetzeko eskatzen zaie familiei (segurtasun-distantziak, maskara erabiltzea, plazan erretzeko debekua betezea..). Esparru barrura sartzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da, eta lehentasuna emanen zaio telefono bidezko komunikazioari edo komunikazio telematikoari.
- Ikasleen sarrerak eta irteerak puntualki eta mailaka egingo dira, ikasleak ahalik eta gutxien bat etor daitezen eremu komunetan.
- Sarrera eta irteera zirkuitu seinaleztatuak prestatu dira ikasleentzat, infografia bidez, eta 1,5 m-ko segurtasun-distantzia bermatuz.
- Eskolako sarreran gel hidroalkoholikoa erabili beharko da, baita oinetakoak alfonbra desinfektatzailez garbitu ere.
- Eskolako tresnak erabili aurretik eta ondoren gel hidroalkoholikoarekin desinfektatzea (perkusioa, bateriak, pianoak)
- Une oro, metro erdiko segurtasun-distantzia gordeko da, infografiarekin indartuko da zirkuituetan zehar.
- Ikasgelak goizez bakarrik erabili ahal izango dira.
- Irakasleek ikasgelak, altzariak eta abar desinfektatu eta aireztatuko dituzte klase-aldaketa bakoitzean. Gela bakoitzean, gel hidroalkoholikoa eta infografia.
- Ez da aparteko jarduerarik eginen ahal den neurrian bizikidetza talde egonkorrak izateko.
- Eskoletan dauden bitartean bakarrik egon ahal izango dira ikasleak instalazioetan. Ezin izango da itxoin esparruaren barruan.
- Irakasleak arduratuko dira ikasleei harrera egiteaz, ateak irekiz eta itxiz, beharrezkoak ez diren kontaktuak saihesteko.
- Ikasleek beren materiala eramateko konpromisoa hartu behar dute (partiturak, baketak, arkuak, etab.), debekatuta baitago materiala partekatzea.
- Irakasleek sintomak dituen ikasleren bat hautematen badute, tenperatura hartuko zaio eta Covid aretora eramango dute, sarbide mugatuarekin, laguntzailea iritsi arte. Laguntzailea iristen denean, haurra irteerara eramango dute, bertan jaso dezaten. Familiei ahalik eta lasterren etortzeko eskatuko zaie.
- Gogorarazten da sintomak dituzten ikasleak ez etortzeko betebeharra eta erantzukizuna.
ESKOLARAKO SARBIDEA ETA IRTEERA:
- Taldeen klaseak 15 minutu lehenago amaituko dira.
- Musika-hizkuntzako klaseak 10 minutu lehenago amaituko dira.
- Instrumentu klaseak 5 minutu lehenago amaituko dira.
- Klasea hasi baino 2 minutu lehenago sartuko dira eskolara, gutxi gorabehera.
- Ikasgelak goizez bakarrik erabili ahal izango dira
- Irakasle guztien lana da funtzionamendu-arauak ikasleei azaltzea eta gogoraraztea, Kobidak irauten duen bitartean.
- Ahalik eta puntualtasun handiena eskatzen da klasera sartzean eta irtetean.
Kontingentzia-plan hau Barañaingo Udalak berrikusi eta baimendu du, arriskuak sahiesteko gure zentroko enpresarekin batera. Neurri hauek aldatu egin daitezke, Kobid-19 egoeraren garapenaren arabera.