Gazte Orkestraren ikasleek une eder eta abenturaz betetako bidai musikala bizi izan dute. Bulgariako Gazte Abesbatzako ikasle zein irakasleek goxo hartu gaituzte Shumengo Ikastetxean. Hiri honetan elkarrekin entseatu eta kontzertu hunkigarria eskaini dugu. Musikaz harago, bulgariar kultura ezagutu dugu, hainbat hiri bisitatuz euren historia, tradizioak eta janari tipikoa ezagutuz.
Bidai zirraragarria izan da!!!