Musika Eskola, buru-belarri dabil egunotan gelak handitzen eta egokitzen, ikasleen arteko urruntze arauei aurre egin ahal izateko datorren ikasturteari begira.
Datorren ikasturteko klaseak Nafarroako Gobernuaren eskakizunak betez eta gure ikasleentzat eta Eskolako langileentzat segurtasun handienarekin emateko lanean ari gara:
- 2020-21 ikasturtetik aurrera instrumentu klaseetan gehienez 3 ikasle egongo dira.
- Musika Hizkuntzako klaseetarako gela zabalagoak erabiliko dira; horretarako, udan obrak eginen dituzte eraikinean, trenkadak eraitsiko dituzte leku gehiago duten gelak izateko, eta, hala, Nafarroako Gobernuak markatzen duen araudia betetzeko.
- Orain arte esleitutakoa baino gela zabalago batera pasatuko dira Konbo eskolak.
- Bandak eta orkestrak protokolo espezifiko batekin emango dira, talde txikiagoetan banatuz.