Berriak

Familientzako Tailer Berria: PUM PATAPUM PAM PAM

PUM PATAPUM PAM PAM

 

Azarotik aurrera, 2 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako TAILER BERRI batekin hasiko gara. PUM PATAPUM PAM PAM izeneko tailer hau María Suberviola (Musas y Fusas) musika-pedagogoak zuzenduko du. Jarraian, tailer horri buruzko informazio guztia azalduko dugu:

DESKRIBAPENA:

Musika, gure emozioak transmititzeko, adierazteko, bideratzeko eta ulertzeko gaitasuna ematen digun tresna indartsua da. Horren bidez, gure seme-alaben uholde emozional guztia bideratzen lagun dezakegu; izan ere, seme-alabek, haien lehen urteak  oso modu bizkorrean bizitzen dituzte. Oraindik hitzetan jartzeko gai ez diren gauzak adierazi ahal izateak haien hazkunde pertsonal, afektibo, enpatiko eta emozionalean lagunduko die.

Musika-dinamika ezberdinak egingo dira gorputzaren, jolasaren eta mugimenduaren bidez, bai helduek bai txikiek euren musikaltasuna garatu dezaten, lotura, Konexio eta konfiantzatik abiatuta

Entzute aktiboa, gorputz-adierazpena, gorputz-perkusioa, kantua eta perkusio txikia abiapuntu hartuta lan egingo dugu, guztiak hari gidari batekin: Animalien mundua

HELBURUAK:

  1. Musikarekin jolastea eta etxean musikarekin ondo pasatzeko eta konektatzeko trikimailuak, baliabideak eta moduak eskuratzea.

  2. Musikaren bidez gure seme-alaben hezkuntza emozionalerako eta errespetuzko hezkuntzarako tresnak lortzea.

  3. Gure seme/alaben emozioetan arreta jartzea eta emozioak modu osasuntsuan eta maitasunez bideratzea.
  4. Jolas, kantu eta mugimendu errutinetan musika erabiltzea
  5. Musika jolasekin ikastea, hura bizituz, sentituz, eginez.
  6. Musika tradizionalaren errepertorio bat eskuratzea, haurrek beren musikalizazio prozesua modu naturalean has dezaten.

METODOLOGIA:

Abesti herrikoiak, kantua, gonako abestiak, musika eta mugimendua musikaren bidez eta joko asko. Ipuinak eta kantuak errutinetarako. Perkusio txikiko material sentsorialak eta musika-tresnak erabiltzea.

INFORMAZIO GEHIAGO:

  • DATAK: Tailerra ordu bateko  4 saioetan bereiztuko da, 17:30etatik 18:30etara, azaroaren 20 eta 27a eta abenduaren 11a eta 18a.
  • PREZIOA: 60€ 
  • Tailerrean izena emateko, Barañaingo Udal Musika Eskolako idazkaritzan urriaren 28 tik azaroaren 15era hurrengo ordutegian:
    • 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostegunera
    • 9:00etatik 14:00etara, ostiralean 

Nahi izatekotan, izen ematea korreo elektroniko bidez egin daiteke  administracion@escuelamusicabaranain.es helbide elektronikoan.

Plazen esleipena izen emate ordenaren arabera egingo da, Barañainen erroldatuak dauden familiek lehentasuna izango dute.

Ikastaroa aurrera egiteko familia kopuru minimo bat beharko da: 6 familia.

Haurrak senide batek lagunduta etorri beharko dira saioetara. Saioak 1. Solairuko 9. Ikasgelan izango dira.