Hastapen garaia ondoren instrumentu-formakuntza eta hizkuntza musikalarekin helduko diren musikaren sinbolizazio eta adimen-barneraketaren oinarria izan nahi du.
Horregatik musikaren alor ezberdinak lantzen dira: erritmoa, melodia, harmonia, neurkera, tinbre edo forma, beti ere entzumenetik, ahozko eta instrumentu-praktika eta gorputz-mugimenduaren bitartez, sormenaren garapena lagunduz eta adin honetako irudimen eta fantasia mantenduz.
Horretaz gain, umeek agertokian aurreneko bizipen onuragarria eskaintzeko helburuaz, kurtso amaieran talde guztien partaidetza izango duen jaialdia ematen da. Bertan umeek abestu eta dantzatu egiten dute irakasleen zuzeneko musikarez lagunduta.
Hastapen musikala bi ikastarotan egituratzen da:
Hastapena - 2 (aurreneko kurtsoa)
EDUKIAK: soinuaren ezaugarriak, barne taupada, soinu-isiltasuna, gorputz-adierazpena, ahozko eta instrumentu-praktika.
Hastapena - 3 (bigarren kurtsoa)
EDUKIAK: soinuaren ezaugarriak eta iraupen eta altueran oinarrizko musika notaketa, instrumentuen ezagutza, instrumentuaren hautaketa, instrumentu praktika, gorputz-adierazpena eta koordinaketa.
Bigarren maila honetan abesbatza-hastapen ordu bat ematen da. Honetan gehien bat ikasleen ahozko eta entzumen-garapena landuko dira.