Lehenik eta behin, COVID-19ren pandemiak eragindako egoerak ahalik eta eragin txikiena izatea nahi dugu, bai zuen bizitzetan, bai zuen senide eta hurbilekoenean. Barañaingo Udal Musika Eskolatik, eta gure ikasle bakoitzarekin dugun konpromisoaren eta inplikazioaren barruan, une zail hauetan ere lanean jarraitzen dugu, online hezkuntza-prestakuntza bermatuz, ikasle bakoitzak bere ikasketekin normaltasunez jarraitu ahal izan dezan.
Horregatik guztiagatik, eta gure ikasleen prestakuntzarekin jarraitzeko, instrumentu-espezialitateko eskolak modu birtualean/online ematen ari dira, eskolan egiten ari ziren programazioarekin eta gure esku dagoen normaltasunaren barruan. Horretarako, tutore bakoitza bere ikasleekin harremanetan jarri da, hainbat bitarteko eta aplikazio erabiliz.
Musika Hizkuntzako eta Musika eta Koral Hastapenetako klaseei dagokienez, hauxe da jarraitu beharreko metodoa:
1. Irakasleek astero bidaliko dizkiete zereginak ikasleei.
2. Ikasleek irakasleari itzuliko dizkiote, zuzen ditzan.
3. Irakasleak taldearen ohiko ordutegian egongo dira eskuragarri ikasleei zalantzak argitzeko, aldez aurretik hitzordua emanda, hobeto antolatzeko.
Elkarteetan prozesua honako hau da:
1. Elkarteko zuzendariak zereginak bidaliko dizkie ikasleei.
2. Zeregin horiek eskoletan landuko dira, beren instrumentu-espezialitatean.
Tutoreak edoeta irakasleak ezin izan badu zuetako batekin harremanetan jarri, mesedez, jar zaitezte harremanetan lehenbailehen, zure posta elektronikoaren bidez, ESTEKA HONETAN aurki ditzazuen.
Edozein argibide behar izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan posta elektronikoz: escuelamusica.morondo@gmail.