Barañaingo Musika Eskolako biolontxelo ikasleak Eguesibarreko Musika Eskola eta Aranguren Ibarreko “Lino Otano” Musika Eskolako ikasleekin batera parte hartu dute.
Bizipen interesgarria izan da. Asteburuan zehar errepertorio anitza prestatu eta entseguak, tailerrak, jolasak eta jaia egin dute. Azkenik Beireko aterpean amaiera kontzertua eskaini da.