Barañaingo Musika Eskolak ikasturtea bizi-bizi hasi du.
Banda Gaztearen ikaslegoa, 60 musikari osotara, urriaren 11tik 15era Estonian egon zen, iaz gurean izandako Viljandi Musika Eskolarekin izandako elkartrukea dela eta.
Viljandiko Udalak Juanjo Torres zuzendariarekin batera bertaratu zen irakaslegoa, Ainhoa Oyaga kultur zinegotzia eta Oihaneder Indakoetxea alkatesa eta Eskolako Patronatuaren Lehendakaria jaso zituen.
Banda Gaztea, Tartu, Tallin eta Viljandi hiriak bisitatzeaz gain, bi kontzertu eman zituen Viljandiko Musika Eskolako ikasleekin batera Tallin eta Viljandin. Ikuslegoa bi aretoak bete zituen txalo zaparradaz emanaldiak eskertuz.
Barañaingo Udal Musika Eskolaren kurrikulumean gehitzeko beste arrakasta.