Berriak

Familientzako Tailer Berria: MUSIKA NONAHI

Plaza agortuak! Talde berria 18:30etatik 19:30ak arte! Ez galdu azkeneko aukera hau! 

MUSIKA NONAHI

 

Maiatzetik aurrera, 2020 urtean jaio diren seme alabak diztuzten familiei zuzendutako TAILER BERRI bat eskeiniko dugu, tailer familiarra. "Musika Nonahi" izena duen tailer hori "Musas y Fusas"-eko María Suberviolak emango du. Jarraian tailer honi buruzko informazio guztia zehaztuko dugu:

DESKRIBAPENA:

Musika, gure emozioak transmititzeko, adierazteko, bideratzeko eta ulertzeko gaitasuna ematen digun tresna indartsua da. Horren bidez, gure seme-alaben uholde emozional guztia bideratzen lagun dezakegu; izan ere, seme-alabek, haien lehen urteak  oso modu bizkorrean bizitzen dituzte. Oraindik hitzetan jartzeko gai ez diren gauzak adierazi ahal izateak haien hazkunde pertsonal, afektibo, enpatiko eta emozionalean lagunduko die.

Musikarekin jolastuko dugu, adierazpen, fokalizazio, konexio, erlaxazio eta estimulazio dinamikak egingo ditugu, betiere arretaz entzunez eta gure eta gainerako pertsonen emozioak balioztatuz eta errespetatuz. Musikak eman diezagukeen lotura afektiboari txinpartak aterako dizkiogu.

HELBURUAK:

  1. Musikarekin jolastea eta etxean musikarekin ondo pasatzeko eta konektatzeko trikimailuak, baliabideak eta moduak eskuratzea.
  2. Musikaren bidez gure seme-alaben hezkuntza emozionalerako eta errespetuzko hezkuntzarako tresnak lortzea.
  3. Gure seme/alaben emozioetan arreta jartzea eta emozioak modu osasuntsuan eta maitasunez bideratzea.
  4. Jolas, kantu eta mugimendu errutinetan musika erabiltzea
  5. Musika jolasekin ikastea, hura bizituz, sentituz, eginez.
  6. Musika tradizionalaren errepertorio bat eskuratzea, haurrek beren musikalizazio prozesua modu naturalean has dezaten.

METODOLOGIA:

Abesti herrikoiak, kantua, gonako abestiak, musika eta mugimendua musikaren bidez eta joko asko. Ipuinak eta kantuak errutinetarako. Perkusio txikiko material sentsorialak eta musika-tresnak erabiltzea.

INFORMAZIO GEHIAGO:

  • DATAK: Tailerra ordu bateko  4 saioetan emango da,17:30etatik 18:30etara, maiatzaren 7, 14, 21 eta 28an.
  • PREZIOA: 60€ 
  • Tailerrean izena emateko, Barañaingo Udal Musika Eskolako idazkaritzan  apirilaren 8tik 24ra hurrengo ordutegian:
    • 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostegunera
    • 9:00etatik 14:00etara, ostiralean 

Nahi izatekotan, izen ematea korreo elektroniko bidez egin daiteke  administracion@escuelamusicabaranain.es helbide elektronikoan.

Plazen esleipena izen emate ordenaren arabera egingo da, Barañainen erroldatuak dauden familiek lehentasuna izango dute.

Ikastaroa aurrera egiteko familia kopuru minimo bat beharko da: 6 familia.

Haurrak senide batek lagunduta etorri beharko dira saioetara.