Datuen babesa

MUSIKA ESKOLAKO DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

 

Nor arduratzen da datu pertsonalak tratatzeaz?

Datu pertsonalak tratatzearen arduraduna Luis Morondo Udalaren
Musika Eskola da.

Musika Eskolarekin harremanetan jarri behar baduzu: Nafarroako
Erkidegoa 2, telefonoa 9481865343, posta elektronikoa administracion@escuelamusicabaranain.es

 

Datuak babesteko ordezkaria

Eskolak datuak babesteko ordezkari bat izendatu du, eta harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honetan: dpd@baranain.com


Zertarako tratatuko ditugu datuak?

  • Urteko aurreinskripzioak kudeatzeko, matrikulazioa eskolan egitea.
  • Dagozkion tasen kobrantza kudeatzea.
  • Matrikulatutako pertsonentzako musika-prestakuntza ematea.
  • Jasotako prestakuntzaren kontrola, hala jasota gera dadin.


Nola eguneratuko dugu emandako informazioa?

Gurasoek, tutoreek edo interesdunek jakinarazi behar diguzue, lehenbailehen, hasieran aurkeztutako dokumentazioan ematen diren datuetan gertatzen den edozein aldaketa.

 

Zein araudik legitimatzen gaitu tratamendu hori egiteko?

Legitimatuta gaude datuen tratamendua egiteko, botere publikoak egikaritzeko eta gure eskumenak betetzeko (DBEO, 6.e) Araudi honek ematen digula:

  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.
  • 421/1992 Foru Dekretua. (1993ko urtarrilaren 22ko NAO)
  • 79/2010 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, (NAO, 2. zk., 2011ko urtarrilaren 4koa).

 

Zenbat denbora gordeko ditugu datuak?

Administrazio publikoa garenez, informazioa gorde behar dugu, Artxibo eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak adierazten digunaren arabera.

 

Nori lagako dizkiogu datuak?

Datu pertsonalak lagatzeko, gurasoen edo tutoreen baimena beharko da, lagapena baimentzen duen legerik ez badago. Prozesuaren emaitzak Musika Eskolaren webgunean eta iragarkitauletan argitaratuko dira, deialdian adierazitakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari informazioa emango zaio Ogasun Publikoan: 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

 

Dituzun eskubideak

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, zuzenak ez badira, bai eta ezabatzeko eskatzeko, tratamendua mugatzeko edo eskolako helbidera edo dpd@baranain.com helbide elektronikora jotzeko.

Era berean, interesdunek erreklamazio bat aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, idazki baten bidez (helbidea: Jorge Juan kalea 6, 28001 (Madril) edo egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es).

 

Eta zer egiten dugu irudien tratamenduarekin?

Musika Eskolan irudiak, argazkiak, diapositibak, bideoak, CDak, DVDak biltzen dira, honako helburuekin:

  • Pedagogiko-didaktikoa eta hedapenekoa, gure lana eta musika- eta irakaskuntza-jarduera azaltzeko.
  • Urteko memoria egitea.


Eskolan eta eskolak antolatzen dituen ekitaldietan, irudiak, bideoak … lor ditzakezue?

Ohartarazi behar dizuegu, gure eskolan ekitaldiak egiten direnean, irudiak jasotzea erabakitzen baduzue, horien tratamenduak erabilera pribatua, familiakoa, lagunartekoa edo etxekoa izan behar duela, datuak babesteari edo ohorerako eta norberaren irudirako eskubideari buruz indarrean dagoen araudiaren ondoriozko erantzukizunik izan ez dezazuen, irudiak sare sozialetan argitaratzea erabakitzen baduzue eta hainbat haur agertzen badira, ez ahaztu gurasoen baimena behar dela.

Adingabeen irudiak hirugarrenei jakinarazteko, bi gurasoen baimena behar da; beraz, baimena emanez gero, eta guraso batek bakarrik sinatzen badu, sinatzaileak berretsi egiten du beste kidearen baimena duela eta dokumentuan agertzen den informazio guztia helarazi diola.

Dokumentu hau sinatuz emandako edozein baimen errebokatzeko, eskolako zuzendaritzara jo dezakezue eta errebokazioa formalki dokumentatu.